XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sendeja kalean azaltzen den lanezko zeregin motak hauexek dira: janarizkoak (etxerakoak batipat, eta jatetxetakoak), garraiozkoak, mass mediazkoak eta dendazkoak eta tabernazkoak.

Hauetatik bi dira bereziki egunaren ordu honi lotu lotuak aurkitzen direnak: janarizkoak eta mass mediazkoak.

Beraz, esan dezakegu hiritar k: Sendeja zeregin mota askoz estaltzen zaigula egunaren goizaldean berauen helburuak etxebizitzak (janari eroslen bidez) eta lantegiak (kale bertakoak eta helbide ezjakinekoak) direla, etxetatik abiatuz gero guztiak.

Zereginek, gainera, beren egileen berri funtsezko guztiak ematen dizkigutelakoaren garrantzia erabat kontutan hartu beharrekoa da.

Zereginek, hain zuzen, jendearen adina, sexua, harremanak, pentsakera, hots, bizitza osoa hein batetan zuzentzen dituzte.

Hiritar kale batean, K: Sendejan esatebatetarako, zer da gaur egun herri txiki bateko bidean (hau beraren kale bakarra dela esatea dago) ematen ez dena?.

Jende kopurua bakarrik esango nuke nik eta elementu honegatik beste honako hau ere: zeregintokin ugaritasuna.

Berehalaxe analisi ulertzaileak hirien eta herri txikien arteko ezberdintasun haundiena kanporatu digula ematen du: ugaritasuna, alegia!.

Ez dakit, oraingoz, goindustriar pertsonarte batean pertsonarte lurgintzazko batean baino zeregin zerrenda haundiagoa den ala ez.